ALBAOLA ONTZIOLA

 

“Otsailaren 14an, 2. Batxilergoko ikasleok Donostia aldera joan ginen, Albaola izeneko ontziola bisitatzera. Bisita gidatu bat izan genuen. Oso ondo azaldu ziguten egiten ari diren lana: XVI. Mendeko itsasontzi baten erreplika egiten ari dira. Tailerra eta museoa erakutsi zizkiguten. Asko ikasi genuen Anderrek, gure gidak, oso ondo azaldu zuelako prozesu guztia.

 

Ontziola ikusi eta gero Donostiara Joan ginen eta hondartzan guztiok batera bazkaldu genuen. Bazkalostean, alde zaharrera abiatu ginen turismo pixka bat egitera. Argazki batzuk atera genituen, gure artean irteera gogoratzeko. Eguna amaitzeko, eguraldi ederra zegoenez gero, izozki bat hartu genuen.

 

Amaitzeko, esperientzia oso ona izan zela esatea gustatuko litzaiguke”.

                                                                       Ander eta Inés, Batxilergoko 2. A

 

“Atzo Donostian egon ginen, hau gure azken irteera izan da eskolarekin. (….) Oso ondo pasatu genuen eta pena handia daukagu irteera gehiago ez dugulako egingo. Oroitzapen polita izango da”

                                                                   Dani eta Cristina, Batxilegoko 2. A

 

IKUSI ARGAZKIAK