ANUNCIO, DENUNCIO, ACTÚO - 20 DE FEBRERO

 

Pasa den Otsailaren 20an Justizia sozialaren arteko nazioarteko eguna izan zen.

 

Justizia Sozialaren Munduko Eguna ospatzearen helburua nazioarteko komunitateak pobrezia desagerrarazteko egiten duen lana babestea da, bai eta enplegu osoa eta lan duina, sexuen arteko berdintasuna eta gizarte-ongizaterako eta justizia sozialerako sarbidea sustatzea ere.

 

Justizia soziala funtsezko printzipioa da bizikidetza baketsu eta oparorako, herrialdeen barruan eta haien artean. Gizarte-justiziaren printzipioak defendatzen ditugu genero-berdintasuna sustatzen dugunean, edo herri indigenen eta migratzaileen eskubideak. Justizia soziala sustatzen dugu pertsonek generoaren, adinaren, arrazaren, etniaren, erlijioaren, kulturaren edo desgaitasunaren ondorioz dituzten oztopoak ezabatzen ditugunean.

(Lucía O., Ainhoa F., Leire B. eta Sergio R, 1º Bach A)

 

IRAKURRI DOKUMENTU OSOA