AREITZ SOROA BASERRI-ESKOLAN

 

Pasa den urriaren 11n Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen.

 

Egun aparta pasa genuen. Bertan animalia desberdinak ikusi genituen. Oso dibertigarria izan zen ardiei eta inoiz ikusi dugun txerririk potoloenari jaten ematea.

 

Hala ere, gehien gustatu zitzaiguna ogia egitea izan zen. Ez genuen pentsa hain okin onak ginenik!

 

Bukatzeko, sagar zukua egin genuen dolarean sagarrak zapalduz. Gozo-gozoa geratu zitzaigun.

 

EGUN PAREGABEA IZAN ZEN BENETAN!

 

IKUSI ARGAZKIAK