BAKE-EGUNA

 

Pasa den larunbatean, Urtarrilak 30, Ikastetxeetarako bake-eguna izan zen. Guk gaur ospatuko dugu.

 

Batxilergoko 1 mailako ikasleek egindako bideoa aurkezten dizuegu. 2020.ko urtean oharkabean gelditu diren albiste onak eskeintzen dira. Haien TELEBERRI ON!

 

Sensibilizazioa edo gogorapen hau amaitzeko, Frantzizko Deunaren pake-otroitza daukazue:

 

Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,
iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,
haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,
gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,
zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,
etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,
ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,
tristura nagusi den lekua, poztasuna jar dezadala.

 

Nire jokabide izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

 

Izan ere, Zuk erakutsi diguzu,
ematea dela, hartzaile izateko bidea;
norberaz ahaztea dela, nork bere burua aurkitzeko bidea;
barkatzea dela, barkamena iristeko bidea;
eta hiltzea dela guretzat, betiko bizitzara berpizteko bidea.