GASKAK ANTOLATUTAKO EKINTZAK!

 

Pasa den astean,  Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak GASCAk eskainitako ekintzetan murgildu ginen.

 

5.mailakoak GASCAko lantegira joan ginen, instalazioak ezagutzera eta elikagaien prozesua ikustera. Amaitzeko, txokolatea bizkotxoekin hartu genuen eta primeran pasatu genuen!

 

6.mailakoek eskolako jantokian gosari osasuntsua hartu genuen. Lehendabizi, GASCAko nutrizionistak gosarian hartu beharreko elikagaiei buruz hitz egin zigun eta guztiok elkarrekin gosaldu genuen. Hemendik aurrera, gosariaren garrantzia eta zein elikagai diren komenigarriak gosarian kontuan izango dugu!

 

Hona hemen ekintzen argazki batzuk: IKUSI ARGAZKIAK