HAU ABENTURA HAU!!!

 

Pasa den apirilaren 27an, 4 urteko neska mutilak Alluitz Baserrira joan ginen.

 

Han hamaika lan egin genituen: ardiak jetzi eta haiei janaria eman, pottokaz ibili, artilea landu eta apaingarria egin, plastilina naturala landu eta idunekoa egin, taloak egin eta jan, eta abar. Laburtuz: Asko ikasi eta ederto pasatu genuen.

 

Horregatik…Bilbora heldu baino lehen, Alluitzera itzultzeko gogoak genituen.

 

Laster arte lagunok!!!

 

IKUSI ARGAZKIAK

 

IKUSI BIDEOA