LURRASKA BASERRI ESKOLA

 

Martxoaren 20tik 22ra, 6.mailako ikasle-irakasleok Lurraska baserri-eskolan egon gara, Gernikan.

 

Bertan, ekintza askotan parte hartu dugu: sendabelarren tailerrean, animalien zaintzan, erlauntzak eta erleak ikusi ditugu traje bereziekin, Gernikara joan gara bere historia eta kultura ezagutzeko… 

 

Bertako janaria ezin hobea zen, sukaldariek etxeko produktuekin prestatzen zuten janaria eta aparteko bazkariak eta afariak izan ditugu.

 

Gainera, diskoteka izan genuen bi egunetan eta dantza asko egin genuen gauean; horregatik gero, ohera joaten ginen lo egiteko gogorik gabe…

 

Eta garrantzitsuena, hotzak ez gaitu irabazi!!!!

 

PRIMERAN PASATU DUGU!

 

Lurraskako argazki batzuk partekatuko dizkizuegu orain: IKUSI