Este año les hemos preguntado a los alumnos de ESO y Bachillerato "¿Qué es lo que más te gusta del cole?". Conoce y lee el testimonio de la alumna Inés Bravo:
"Denok dakigu ikastetxeak orokorrean leku alaiak izan behar direla, izan ere; han hainbat ume daude egunean zehar, ordu askotan.
Inork ezin du argudiatu Nuestra Señora del Carmeneko ikastetxearen bai irakasleak eta bai ikaskideak ezinobeak direla, baina gaur beste gauza batez hitz egingo dizuet, niretzat gure ikastetxea magikoa egiten duena.
Konturatu zarete noizbehinka, jantokira sartzen zaretenean mahaiak eta janaria daudela prestatuta? Ba hori ez da bakarrik egiten. Talde liluragarri bat dago guzti honen atzean, egunero ikasleei eta irakasleei jatea ahalbidetzen duena.
Haiek dira nire eskolaren atalarik gustukoena, ez bakarrik lan bikaina egiten dutelako, baizik eta bere lanak zoratzen dielako. Ni, pertsonalki, betidanik geratu naiz jantokian eta benetan gozamen bat da jende hau lanean ikustea. Nola tratatzen dituzten umeak, beti haien pozarekin aurpegian, jantokian zehar alaitasuna zabalduz.
Eta aipatzekoa da batzuetan ikasleok nahiko zaila jartzen dizkiegula lana, baina, hala ere, lasai egoten dira eta irribarreren bat oparitzen digute."
Inés Bravo